Politika -

Atentatuak Bruselan

Euskal Herrian ere indartu egin dituzte zaintza eta kontrolak

Eusko Jaurlaritzak garraioaren gaineko eta Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugako kontrolak indartzea erabaki du. Aireportuetan ere nabarituko da zaintza berezia.

Kontrolak Biriatuko mugan, artxiboko irudian. Argazkia: Efe
Kontrolak Biriatuko mugan, artxiboko irudian.
Areagotu egin dituzte Euskadi eta Nafarroan, atentatuen ondoren

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak erabaki du laugarren mailan uztea alerta maila (bostekoa da maila gorena) eta segurtasun neurriak indartzea, garraioan eta Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugan bereziki.

Alerta mailari eutsi arren, Espainiako Gobernuak indartu egin du zaintza, aireportuetan batez ere, Bruselako atentatuak direla eta.

Alerta antirrerorista laugarren mailan, arrisku altuko mailan, uzteko eta bosgarrenera, atentatua "berehala" izateko arriskura, ez igotzeko erabakia CNIko, Espainiako Poliziako eta Guardia Zibileko adituek "aho batez" proposatutakoa da, Jorge Fernandez Diaz Espainiako jarduneko Barne ministroak jakitera eman duenez.

Ertzaintzak ere parte hartu zuen atzo arratsaldean mehatxu terrorista neurtzeko mahaian eta bertan izan ziren, Barne ministroaren zuzendaritzapean, CNI, Espainiako Polizia, Guardia Zibila, Esquadra Mossoak eta CITCO (Terrorismoaren eta Krimen Antolatuen kontrako Inteligentzia Zentroa) ere.

Beltran de Heredia Segurtasun kontseilariak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean azaldu zuen laugarren mailan uzteak ez duela esan nahi berdin jarraituko dutenik; izan ere, kontrolak eta zaintza indartzea erabaki dute gune berezietan, besteak beste, jendetza pilatzen den lekuetan, garraio azpiegituretan eta muga inguruan.

Horren harira, Irungo mugan kontrolak areagotuko dira, eta horrek zirkulazioari eragingo dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa Gaurko azken ordukoa