Politika -

Isiltasuna hautsi du

Rajoyk PPren arlo ekonomikoaren berregituraketa iragarri du

Dimisioa aurkeztea eskertu dio Rajoyk Barcenasi eta Romay Beccaria, Osasun ministro ohia, PPko diruzain izendatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPko presidenteak isiltasuna hautsi du eta alderdiaren arlo ekonomikoa berregituratuko dutela aurrikusi du.

Rajoyk PPko diruzaintzan eta arlo ekonomikoaren gerentzian berregituraketa egingo dutela aurrikusi du. Lehenengo erabakia Romay Beccaria, Osasun ministro ohia, PPko diruzain izendatzea izan da. "Alderdiaren hurrengo batzorde Betearazle Nazionalean Jose Manuel Romay Beccaria PPko diruzain berria izatea proposatuko dut", adierazi du Rajoyk.

Gürtel auziaren sumarioa sekretutik atera zenetik aurreneko agerraldia izan da gaurkoa. Sevillan hitz egin du, Marta del Castillo eta Mari Luz Cortes-en gurasoekin bilera egin ondoren.

Barcenas-i abokatua ordaintzen jarraitu dioten galdetu diote kazetariek, baina ez du erantzun izan nahi. Hori bai, Barcenas Senatuko PPko taldean senatari izaten jarraituko duela uste du Rajoyk. "Hala ere, erabaki hori PPko senatari taldeak hartu beharko du" gaineratu du.

Gürtel auziari buruz, "legez kanpoko ekintzak egiteko PP erabili duten pertsonak" besterik ez dela izan azpimarratu du.

Momentuz, Justiziak ez duela PPko kargurik zigortu gogoratu du.

Jose Maria Aznar Espainiako presidente ohiak PPri eskatu dio ustelkeriaren aurka "gogor egiteko", eta ustelkeria kasuak ez izkutatzeko.

1990ko Ppko buruzagien aurrean esan ditu Aznarrek hitz hauek. Besteak beste Federico Trillo, Jaime Mayor Oreja, Manuel Fraga, Francisco Álvarez-Cascos edota Celia Villalobos egon dira.

Popularrei "adi" egoteko eskatu die, ustelkeria kasuak saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea