Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Patxi Lopez Konstituzionalaren zain, Gobernua kontrolatu ahal izateko

Lopez Jose Luis Ayllon Estatu idazkariarekin elkartu da, eta ordu erdi baino gutxiago iraun duen bileraren ostean, agerian geratu da adostasunik ez dagoela.

Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidentea. Argazkia: EiTB
Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidentea.
Rajoyren Gobernuak ez du Parlamentuaren kontrolpean egon nahi

1:13

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez Espainiako Kongresuko presidenteak ondorioztatu du Auzitegi Konstituzionalak izan behar duela jarduneko Gobernu bat parlamentuaren kontrolpean egon behar duen ala ez erabaki behar duena, PPren Gobernuaren eta Kongresuko oposizioaren arteko desadostasunak direla eta. Izan ere, lehenengoek aukera hori ukatzen diote parlamentuari.

Lopez Jose Luis Ayllon Estatu idazkariarekin elkartu da, eta ordu erdi baino gutxiago iraun duen bileraren ostean, agerian geratu da adostasunik ez dagoela.

Testuinguru horretan, Kongresuaren presidenteak uste du ez dagoela negoziaziorako tarterik, eta Auzitegi Konstituzionalak izan behar duela ebatzi behar duena, ez egungo egoerarako soilik, baizik eta datozen legegintzaldietarako baita ere. "Irizpide desberdinekin jarraitzen dugu eta uste dut ona izango litzatekeela Auzitegi Konstituzionalak zalantza argitzea", adierazi du.

Haren esanetan, "ona" izango litzateke Espainiako Gobernua bera izatea Konstituzionalera jotzen duena, baina, dena dela, oposizioko taldeek, tartean PSOEk, Kongresutik helegitea jartzeko ekimena hartu nahi omen dute. Datorren 29ko bozeramaileen batzordean erabakiko dute eztabaidarako data eta, ondorioz, orduan abiatuko da prozesua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Patxi Lopez bideoak Espainiako Gobernua Espainia albisteak Gaurko azken ordukoa