Politika -
Erreakzioak
Legebiltzarrak ez du Gasteizko jazoeren ahobatezko gaitzespenik adostu
EH Bildu alderdia ez da PSE-EEk aurkeztutako testuarekin bat etorri, uste baitu ikasle mugimendua 'kriminalizatzen' dela.
Agentziak | Eitb.eus
Eusko Legebiltzarra osatzen duten alderdiek ez dute lortu ostiral honetan adierazpen instituzional bat adostea, ostegunean Arabako EHUren campusean eta Gasteiz hirigunean izandako istiluak gaitzeste aldera. Gertakari horiek Ikasle Abertzaleak sindikatuak LOMCEren aurka deitutako grebaren zehar jazo ziren. PSE-EE alderdiak idatzi bat proposatu du, baina EH Bilduk ez dio babesa eman, uste baitu ikasle mugimendua "kriminalizatzen" dela.
EAJ, PSE-EE, PP eta UPyD alderdiek baiezkoa eman diote sozialisten proposamenari. Horren aurrean, EH Bilduk beste testu bat proposatu du, zeinetan istiluak arbuiatzeaz gain, gertakari horiek ezin dutela "aldarrikapenen zilegitasuna ezkutatu, ezta deialdiak jasotako babes handia ere", gaineratu du.
Ikasle Kontseiluaren eta UPV/EHUren gaitzespena
UPV/EHUko Ikasleen Kontseiluak gaitzetsi egin ditu atzo Gasteizen izandako "jazoera biolentoak".
Ohar baten bitartez, UPV/EHUko ikasleen ordezkaritzako organo nagusiak ikasleen protestetan zehar ikasleen eta poliziaren artean izandako istiluekin bat ez datorrela adierazi du. Istilu horien eraginez, hainbat atxilotu egon ziren. Atxilotutakoak aske geratu dira, epailearen aurretik igaro ostean.
Gaitzespen hori Euskal Herriko Unibertsitateak berak egindakoari batu behar zaio. Unibertsitateak ateratako oharrean hauxe irakur zitekeen: "Argi eta garbi gaitzetsi nahi dugu campusean erabilitako bortxakeria. Pertsona guztiek eta talde guztiek dute bidezko eskubidea egoki jotzen dituzten aldarrikapenak jendaurrera zabaltzeko. Aitzitik, ezin da pertsonen aurkako larderia erabili, ezta ondasun publikoei kalteak eragin ere".
Gasteizko Udalaren adierazpena
Gasteizko Udalak ere gertakariak arbuiatu zituen atzo arratsaldean. PP, EAJ-PNV, PSE-EE, Podemos eta Irabazi Gasteiz Udal alderdi politikoek adierazpen adostu zuten.
Adierazpen horrek EH Bilduren babesa eskuratu, eta bere adierazpen propioa plazaratu zuen. Bertan, Gasteizen jazo diren gertaerak arbuiatzen zituen. Horrez gain, honako hau gaineratu zuen: ?gertakari horiek ezin dute gaurkoa bezalako egun batek dituen aldarrikapenak bigarren maila batean utzi, kalera atera diren milaka ikasleen konpromisoa laboratuz?. Azkenik, ?herritarren salaketek mahaigaineratu dituzten gehiegikeriak lehenbailehen argitzea? exijitu zuen.
Atxilotuen aldeko elkarretaratzea
Arratsaldez, ehunka gaztek Andra Maria Zuriaren plazan elkarretaratzea egin zuten goizean atxilotu zituzten pertsonak aske gera zitezela eskatzeko.
Elkarretaratzean zehar, ikasleen protestan izandako jazoera bortitzen kritiken aurrean bozeramaile batek adierazi zuen ?benetako biolentzia? ikasleek jasaten dutena dela, hezkuntza-sistema inposatzeagatik, baita langileek pairatzen duten ?ezegonkortasuna? ere.
Ertzaintzak bildutako objektuak
Istiluetan erabilitako objektuak zer-nolakoak izan ziren azaldu zuen Ertzaintzak atzo argazki bidez.
Ertzaintzak azaldutako argazkia.