Politika -

Ustezko irregulartasunak

PPk kanporatu egingo du Aldecoa, dimisioa eman ezean

Aldecoak berak, baina, esan du ez dagoela dimititzeko arrazoirik.

Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. EFE
Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. EFE
Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko PPk kanporatu egingo du Arturo Aldecoa, asteazkenerako Batzar Nagusietako akta entregatzen ez badu, alderdiko iturriak aipatuta Europa Press agentziak jakinarazi duenez.

Alderdiko arduradunak Aldecoarekin bildu dira gaur, dimisioa eman dezan eskatzeko.

Aipatutako iturrien arabera, Aldecoak "pentsatu" egingo duela erantzun die, baina, handik gutxira, dimititzeko arrazoirik ez dagoela deklaratu du, Cope irrati-katean egindako elkarrizketa batean.

Aldecoa Bizkaiko PPko gerentea zen, baina milaka euro justifikatu gabe gastatu izana egotzi diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Gaurko albisteak Bizkaia EAE Euskadiko PP berriak Gaurko azken ordukoa