Politika -
Aberri Eguna
"Uhin independentista" lortzeko lehenengo urratsa da Aberri Eguna
Independentistak ekimenak poztasuna aurkeztu du Aberri Egunaren deialdiak jasotako erantzuna ikusita. 8.000 lagun baino gehiago bildu ditu.
Erredakzioa
Independentistak ekimeneko ordezkariak pozik agertu dira, Hendaian (Frantzia) eta Irunen (Gipzukoa) egindako Aberri Egunerako deialdiak jasotako erantzuna ikusita.
Independentistak kolektiboaren arabera, itxaropenak gainditu dira baina Aberri Eguna "uhin independentista martxan jartzeko lehenengo urratsa besterik ez da".8.000 lagun baino gehiagok parte hartu dute ekitaldian.
Ekitaldian bi martxa egin dituzte, bata Irundik eta beste Hendaiatik irten eta mugan elkartu dira.
Pello Urizar EAko idazkari nagusiak "argi" utzi du "bide politikoen, demokratikoen eta baketsuen bidez euskal gizartearen atal handi bat ilusioz betetzeko gai garela".
Miren Legorburu ezker abertzaleko ordezkaria eta EAE/ANVko Hondarribiako zinegotziak ziurtatu duenez, Independentistak antolatutako Aberri Egunak "indar independentisten batasunaren fase berri bat" sortu du.
Txutxi Ariznabarreta Independentisten ordezkariak Aberri Egun "historikoaren" ospakizunak euskal "Estatu" bat lortzeko "batera lan egiteko" gaitasuna agerian jarri duela adierazi du. Gainera, herriari "askatasun osoz" erabakitzen uzteko eskatu dio Espainiari eta Frantziari.