Politika -
Aberri Eguna
Aralarrek eta ABk "ezker abertzale eraginkorra" aldarrikatu dute
Urruñan ospatu duten Aberri Eguneko ekitaldi politikoan, Aralarrek Bruselako adierazpeneko exigentziak betetzeko eskatu dio ETAri eta Espainiako Gobernuari.
Erredakzioa
Aralarrek eta Abertzaleen Batasunak (AB) Urruñan (Iparralde) ospatu dute Aberri Eguna.
Aralarrek Bruselako adierazpeneko exigentziak betetzeko eskatu dio ETAri eta Espainiako Gobernuari. ETAri "ordainik gabe" indarkeria uztea exigitu dio.
Aralarrek XXI. mendean "Euskadi herri normal bilakatu dezakeen ezker abertzale eraginkorra" aldarrikatu du.
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak adierazi duenez, Urruñan bildu direnek "etorkizuneko ezker abertzalearen oinarriak eraiki nahi dituzte, baina printzipioak argi utziz".
"Euskal Herriak akordio politiko baten beharra" duela ere ohartarazi dute, eta "lehenbizi" herritarren artean lortu eta "giza eskubide guztien babesean" oinarritu behar da ere.