Politika -

Ustezko irregulartasuna

Rajoyk ikuskariak bidali ditu Bizkaiko PPren kontuak aztertzeko

Bizkaiko PPk Arturo Aldecoa gerentea eta Gonzalo Pontes kontulari kargutik kendu ditu, ustezko irregulartasun batzuen ondorioz.

Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. EFE
Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. EFE
Alfonso Alonso EAEko PPko presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako PPren ikuskariak Bilbora bertaratu dira asteazken honetan, Bizkaiko PPren kontuak aztertzeko. Izan ere, alderdiak ustezko irregulartasunak atzeman ditu, eta, horren ondorioz, Arturo Aldecoa gerentea eta Gonzalo Pontes kontulari kargutik kendu dituzte.

Hain zuzen ere, gastuen alorrean hainbat txeke susmagarri aurkitu dituzte, eta uste dute horiekin urtean 100.000 euro desbideratu ei dituztela, gutxienez azken lau urteetan, Alfonso Alonso EAEko PPko presidenteak azaldu zuenez.

"Mugimendu ezohiko" horiek Espainiako PPko gerentziak sumatu zituen, EAEko alderdiaren kontuak ikuskatzean.

EAEko PPk "lehenbailehen" bukatu nahi du barne ikerketa, baina ikuskariei "eperik jarri gabe". Dena dela, Alonsok uste du astebetean amaituko dutela.

Bere aldetik, Arturo Aldekoak salatu du "sorgin-ehiza" egin diotela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Alderdi Popularra Mariano Rajoy Espainia Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak