Politika -
Primarioak
Nagua Alba, EAEko Ahal Duguren beste korronteekin lan egiteko prest
"Gaurtik aurrera ez dugu atzera begiratuko, aurrera, kanpora, begiratuko dugu, baita jendeari, haien minei eta itxaropenei ere, eta ez dugu huts egingo", adierazi du.
agentziak | erredakzioa
Nagua Alba EAEko Ahal Duguren Gipuzkoako diputatu eta idazkari nagusi berriak elkarrekin lan egiteko deia egin die gainerako hautagaitza aurkeztu zuten alderdikide eta alderditik kanpoko adituei.
Zerrenda horretako kideez gain, Roberto Uriarte idazkari nagusi ohiak bultzatutako Kaliangora hautagaitzako beste bost kide ere izango dira EAEko Herritarren Aholku Batzordean.
Ahal Duguk zabaldutako prentsa-ohar batean Albak azaldu duenez, primarioak bukatuta atzean utzi dute "gaizki kudeatutako ika-miken urtea".
"Gaurtik aurrera ez dugu atzera begiratuko, aurrera, kanpora, begiratuko dugu, baita jendeari, haien minei eta itxaropenei ere, eta ez dugu huts egingo", adierazi du.
Albaren esanetan, arerioa ez dago Ahal Dugun, kanpoan baizik: "Kanpoan dago, desberdintasuna du izena, langabezia, krisi ekonomikoaren kudeaketa bidegabea, saleroskeria, gutxi batzuen esku dauden erakundeak du izena".
Hori dela eta, eskua luzatu die gainerako kideei, independente gisa aurkeztu direnei eta Herritarren Aholku Batzordean ordezkaritza lortu ez duten hautagaitzen alderdikideei ere.