Politika -

Bigarren inbestidura saioa

EH Bilduk Sanchezi: 'Ez duzu aldaketa sakona eskaini, ukituak baizik'

"Ez zuk, ezta Sanchez jaunak ere, daukazue gurekin hitz egiteko behar den kalitate demokratiko nahikorik" esan dio Marian Beitialarrangoitiak Albert Rivera Ciudadanoseko buruari.

Beitialarrangoitia: 'Sanchezek ez du aldaketa sakonik eskaini'

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduren diputatua Pedro Sanchezi zuzendu zaio eta, leporatu dioenez, "zuk eskaintzen diguzuna ez da benetako aldaketa, sakona, justizia sozialerantz abiatzea. Zuk nahi duzu gizarteak ukitu txikiekin konformatzea, azken hamarkadetako politikek eragindako hausturek aldaketa errotik egitea eskatzen dutenean".

Horren ildotik, Beitialarrangoitiak adierazi du aldaketa dela “prekarietatea, desberdintasuna eta pobrezia gainditzeko bide bakarra”.

Bestalde, EH Bilduko bozeramaileak “Euskal Herriaren eskakizunak ez entzutea” egotzi dio Pedro Sanchezi, inbestidura saioan, euskal herritarrek “argi eta garbi” esaten baitute euren etorkizunean eragina duen gauza orori buruz erabaki nahi dutela.

“Demokrazia eskakizun horren aurrean, zuei, akordioaren sinatzaileei, eta PPri 78ko izpiritua berreskuratzea baino ez zaizue bururatzen”, esan du.

Hitzaldiaren azken uneetan, parlamentari abertzalea Albert Riverari zuzendu zaio: “ez hitz egin EH Bilduri buruz; hitz egin EH Bildurekin. Ez zuk, ez Sanchez jaunak, ez duzue kalitate demokratiko nahikorik gurekin hitz egiteko”.

“Guk lehen egunetik esan dugu guztiekin hitz egiteko prest gaudela, baina zuek ez zarete gai izan gurekin hitz egiteko”, nabarmendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Albisteak PSOE Espainiako Gobernua Pedro Sánchez albisteak EH Bildu Ciudadanos alderdia Gaurko azken ordukoa Albert Rivera albisteak