Politika -

Espainiako Gobernua

Sanchezek porrot egin du inbestiduran: Eta orain, zer?

Lehen aldia da Espainiako presidentegai batek ez duela bozketan aurrera egitea lortzen gehiengo soilarekin. Hemendik aurrera, bi hilabete negoziatzeko eta ia lau hurrengo balizko hauteskundeetarako.

Sanchez, inbestidura saioko une batean. Irudia: EFE
Sanchez, inbestidura saioko une batean. Irudia: EFE
Sanchez, inbestidura saioko une batean. Irudia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azkenik, azken egunotan han-hemenka iragarri duten bezala, Pedro Sanchezek ez du lortu babes nahikoa Espainiako Gobernuko presidente izateko, ez gehiengo osoarekin, ezta soilarekin ere.

Hala, aurreko martxoaren 2an , lehen inbestidura eztabaidaren egunean, hain zuzen, abiarazitako bi hilabeteko epea, hautagai baten inbestidurarako babesak lortzeko, maiatzaren 2an agortuko da.

Epe horretan, alderdiek aukera asko dituzte, itunak desegin ditzakete, besteetara zabaldu eta, gainera, hautagaiak aldatu. Aldi horretan alderdiek bilerak egingo dituzte euren artean, baina Felipe II.a erregearekin ere batzartuko dira tarteka, aurreko azaroaren 20ko hauteskunde orokorren ostean egin duten bezalaxe.

Behin epea agortzen denean, aipatutako maiatzak 2an, inork ez baldin badu Kongresuaren babesa lortzen, Patxi Lopez Ganberaren presidenteak Senatua eta Kongresuar desegiteko prozesua abiatzeko erregearen sinadura eskatuko du, hauteskunde berriak deitu eta Senatuko presidenteari jakinarazi beharko dio.

Ondoren, hauteskundeak deitzean abiatu ohi den prozesua egin beharko da berriz, kanpaina egin beharko dute, paper-botoak bidali… eta bozketa ekainaren 26an izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua albisteak Espainia bideoak Alderdi politikoak bideoak Pedro Sánchez argazkiak Gaurko azken ordukoa