Politika -

Auzipetzea

Titiriteroak: 'Pokemonen gure lanean baino indarkeria gehiago dago'

Bi txotxongilolarien defentsak auzia artxibatzea eskatu du, umeentzako marrazki bizidun asko euren ikuskizuna baino bortitzagoak direla argudiatuta.

Bi txotxongilolariak kartzelatik irteteko unean. EFE
Bi txotxongilolariak kartzelatik irteteko unean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilgo inauterietan eskaini zuten ikuskizun bategatik auzipetutako bi txotxongilolarien defentsak auzia artxibatzea eskatu du. Alfonso Lazaro de la Fuente eta Raul Garcia Perez titiriteroak terrorismoa goraipatzeagatik eta gorrotoa sustatzeagatik auzipetu ditu Auzitegi Nazionalak. Hain justu, "Pokemon"en euren ikuskizunean baino "indarkeria gehiago" dagoela argudiatu dute Ismael Moreno epaileari defentsak aurkeztutako idatzian.

Horren arabera, ikuskizuna "sormen artistikoaren oinarrizko eskubidearen baitan" dago, eta, hortaz, ez dago deliturik eta ez zen auzirik abiatu behar.

Defentsako abokatuen hitzetan, zigor auziarekin jarraitzeak "harridura eta lotsa" sorrarazten die. Izan ere, ikuskizunean "txotxongilo batek zartadakoak eman zizkion bere erasotzaile sexualari, eta bortxaketa horren ondorioz jaiotako umea lapurtzen zion mojari labana sartu zion. Hori al da gorrotoa sustatzea?", galdetu dute.

 

Ildo beretik, umeei zuzendutako "Pokemon" eta "Gormiti" marrazki bizidunetan euren ikuskizuneko lau pasartetan baino "eszena bortitzagoak, errealistagoak eta esplizituagoak daude", horien ustez. "Umetan ikusten genituen 'Tom eta Jerry' eta 'Correcaminos' horietan ere indarkeria gehiago zegoen", erantsi dute. Euren lana, gainera, ez dago haurrei zuzenduta, argitu dutenez.

Indarkeria nonahi dagoela adierazi dute, eta horren adibide argia Quentin Tarantinoren pelikulak eta bideo-joko "gehientsuenak" direla esan dute. "Horiengatik, baina, ez da inor asaldatzen", erantsi dute.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainia Gaurko azken ordukoa Bideo-jokoak azken ordukoa