Politika -
1984 urtean
Helegitea aurkeztu dute Pasaiako 'segada'ko auzia artxibatzearen aurka
Artxibatzearen erabakia behin betiko egiten bada, Auzitegi Konstituzionalera edota Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea aztertuko dute.
Agentziak | erredakzioa
1984an Pasaiako 'segada' izenarekin ezagutzen den jazoeran hil zirenen (José María Izura, Pedro María Isart, Rafael Delas eta Dionisio Aizpuru) senitartekoek jakinarazi dutenez, helegitea jarri dute Donostiako Instrukzio 2. Epaitegiak kasua artxibatzea hartu duen erabakiaren kontra. Artxibatzearen erabakia behin betikoa bada, Auzitegi Konstituzionalera edota Giza Eskubideen Europako Auzitegira jotzea aztertuko dute.
Pasaian eman duten prentsaurrekoan, gertaeran hildako pertsonen bi anaiak testu bat irakurri dute, eta bertan gogoratu dutenez, beren senideak "erail egin zituzten, balaz josi zituzten, 1984ko martxoaren 22an, Espainiako Poliziak Pasaiako portuan egin zuen segada batean".
Zentzu horretan, deitoratu egin dute "nahiz eta gertaera larria eta krudela izan, lekuko baten testigantza egon, Paco Etxeberria auzitegiko medikuaren autopsia egin, eta garaiko politikariek egindako adierazpenak, sekula ez da egon benetako asmorik gertaera odoltsu eta anker horiek argitzeko".