Politika -
Polemika
PSEren eta PPren arteko tirabirak antzerkia dira, Ortuzarren ustez
EAJko BBBko presidentearen arabera, bi alderdien arteko paktua oso sendoa da eta Mayor Orejaren adierazpenen inguruan sortutako eztabaida "adostuta" dago.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuak ETArekin negoziatzen duela dioten adierazpenen inguruan, PSEren eta PPren arteko tirabirak "itxurazkoak" direla adierazi du Andoni Ortuzar EAJko BBBko presidenteak
Ortuzarren arabera, Jaime Mayor Orejak egindako adierazpenen ondorioz sortutako eztabaida "adostuta" dago eta bi alderdien arteko akordioa oso sendoa da.
Guztia "hauteskunde kanpainako ekitaldiarteko antzezlana da", adierazi du agintari jeltzaleak.
Ortuzarrentzat "bitxia" da Mayor Orejak adierazpen horiek egitea eta berehala Candido Conde Pumpido Estatuko fiskal nagusiak "kapelatik" Alderdien Legearen erreforma ateratzea.
EAJko agintariak adierazi duenez, jeltzaleak Alderdien Legearen aurkakoak dira eta, hortaz, "legearen edozein aldaketa ez dugu gustuko izango".
Alderdien legea "Madrilgo Gobernuaren interesen alde" erabiltzen dela ikustera ohituta daudela esan du Ortuzarrek.