Politika -

Pedro Sanchezen inbestidura

Rajoy, PSOE-Ciudadanos itunari buruz: 'Eurek ere ez dute sinesten'

Pedro Sanchezen inbestidura saioa “simulazio” bat izango dela salatu du Rajoyk, Ciudadanosek babesarekin soilik Espainiako presidente izatea lortuko ez duelako.

Mariano Rajoy La Razon egunkariak antolatutako hitzaldi batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy La Razon egunkariak antolatutako hitzaldi batean. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy La Razon egunkariak antolatutako hitzaldi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak esan du PSOE itxurak egiten ari dela eta Pedro Sanchezen inbestidura saioa “simulazio” bat baino ez dela izango. “Komediazko amodio-istorio bat ematen du honek”, erantsi du.

Pedro Sanchezena “pantomima” da, adierazi du La Razon egunkariak antolatutako jardunaldi batean.

“Gobernua behar dugu, argi dago. Baina ez du edozein gobernu behar, ezin dugu gobernu bat edozelan eta edozein preziotan osatu behar, eta are gutxiago itunaren sinatzaileek eurek ere sinesten ez duten inbestidura simulazio baten bidez”, azpimarratu du.

Ildo horretan, Alderdi Sozialistaren buruzagia “gauzak oso gaizki” egiten ari dela esan du. “Botoa emateko prest egon dena (Podemos) gutxietsi egin du; bestearekin (PP) ez du hitz egin nahi izan; eta, azkenean, ezertarako balio ez dionarekin (Ciudadanos) egin du akordioa”, kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Sozialista Rajoy Pedro Sánchez bideoak Ciudadanosi buruzko albisteak Gaurko azken ordukoa