Politika -
Negoziaketak
Riverak batzartzea eskatuko dio Rajoyri, itunarekin bat egin dezan
Riveraren aburuz, PPko boto-emaileak ados daude akordioan jasotzen diren alderdi 'askorekin'.
Agentziak | Erredakzioa
Ciudadanoseko presidente Albert Riverak Rajoyri eskatuko dio, berarekin bilera izatea onartzen duenean, Ciudadanos eta PSOE alderdiek adostutako akordioarekin bat egin dezala. Bere ustez, "aitzakia gutxi" daude hori horrela izan ez dadin, PPko boto-emaileek ados baitaude akordioan jasotzen diren alderdi "askorekin".
"Obligazioa daukagu PP eta, batez ere, bere boto-emaileak Espainiako etorkizuneko Gobernuan egon daitezen", azpimarratu du gaur Riverak.
Jarduneko presidenteari berarekin biltzeko asmoa daukala idatziz "eta beharrezkoa balitz, baita telefonoz ere" jakinaraziko diola baieztatu ostean, Ciudadanos alderdiko buruak azpimarratu duenez, PSOEko idazkari nagusi Pedro Sanchezekin atzo adostutako itunak Rajoyk "hedabide guztietan" egunero defendatzen dituen hainbat kontu biltzen dituela.
Horien artean honako hauek aipatu ditu: Espainiaren Batasuna, aurrekontuen egonkortasuna, zergak ez igotzeko konpromisoa, terrorismoaren aurkako politikan eta Estatu-politikan hartutako akordioak bere horretan jarraitzea.
Horien artean honako hauek aipatu ditu: Espainiaren Batasuna, aurrekontuen egonkortasuna, zergak ez igotzeko konpromisoa, terrorismoaren aurkako politikan eta Estatu-politikan hartutako akordioak bere horretan jarraitzea.
"Zentralitate politikoan espazio bat gorpuzten saiatzen ari gara, Espainiako herritarren gehiengoa ordeztuko duena" eta "sinetsita nago PP eta bere boto-emaileak ordezkatuta senti daitezkeela", errepikatu du. Dokumentuak Espainiako gizarteak eskatzen dituen "gai eta zeharkako erreforma ugari" islatzen ditu, gaineratu du.