Politika -

Pedro Sanchezen inbestidura

Iglesias: 'Sanchezek bere burua baztertu du presidente gisa'

Podemoseko buruak nabarmendu du hautagai sozialista ez dela gobernuburu izango PPk babestu ezean.

Pablo Iglesias Podemoseko burua. EiTB
Pablo Iglesias Podemoseko burua. EiTB
Sanchezek porrot egingo duela uste du Pablo Iglesiasek

1:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko buruak gogorarazi dio Pedro Sanchezi presidente izateko duen aukera bakarra Podemosekin akordioa lortzea dela, eta esan dio Ciudadanosekin ituna sinatzea "bere burua presidente gisa baztertzea" dela, ez baitu babes nahikorik.

Horren ildotik, Iglesiasek aurreratu du ez duela Sanchez babestuko Ciudadanosen alde egiten badu: "Ez, ez dugu babestuko".

Podemoseko buruak prentsaurrekoa eskaini du Kongresuan, ERCko eta DiLeko bozeramaileekin batzartu ostean, eta bere alderdiaren eta PSOEren artean koalizio gobernua osatzeko lanean jarraituko duela nabarmendu du.

"Ezin dut pentsatu Pedro Sanchezek bere burua baztertuko duenik presidente gisa", esan du Iglesiasek.

Buruzagi ezkertiarrak "zilegia" deritzo PSOEk "nornahirekin" akordioa lortzeari, baina ohartarazi du Sanchez ez dela presidente izango PPk akordioarekin bat egin ezean.

"Herrialdea presidentea izatetik urrun izango da PSOEk eta Ciudadanosek ez badute lortzen PPk euren ituna babestea", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Politika Albisteak PSOE Espainiako Gobernua albisteak Espainia albisteak Pablo Iglesias politikari ohia Pedro Sánchez bideoak Ciudadanos Eguneko albisteak Podemos Albert Rivera