Politika -
pedro sanchezen inbestidura
Ciudadanosek eta PSOEk adostutako 5 erreforma konstituzionalak
Ciudadanosek proposatu ditu, Pedro Sanchezen inbestidura errazteko xedez, eta PSOEk oniritzia eman die.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
- Probintzia diputazioak kentzea (EAEko foru aldundiak izan ezik) eta horien ordez alkate kontseiluak sortzea.
- Espainiako Gobernuko presidentearen agintaldia 8 urtera (bi legegintzaldi) mugatzea.
- Senatariak eta diputatuak forudunak ez izatea, ez Espainiako Parlamentukoak, ez autonomietakoak.
- Justizia "despolitizatzea" epaileak hautatzeko mekanismoetan aldaketak eginez, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko (CGPJ) kideak 20tik 10era murriztea.
- 500.000tik 250.000ra jaistea Kongresuan herri ekimen legegile bat aurkezteko beharrezkoa den sinadura kopurua.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea