Politika -
Pedro Sanchezen inbestidura
Sanchezek onartu egin ditu akordioa lortzeko Riverak egindako eskaerak
Ciudadanoseko presidenteak onstituzioaren erreforma "espres" bat egitea eskatu du, bost erreforma egiteko
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak onartu egin ditu Albert Rivera Ciudadanoseko presidenteak jarritako baldintzak inbestidura akordioa lortzeko. Horregatik, bi alderdien arteko ituna hurrengo orduetan ixtea espero du hautagai sozialistak.
Hain zuzen ere, Konstituzioaren erreforma "espres" bat egitea eskatu du Riverak, bost puntutakoa, eta Sanchezek oniritzia eman dio.
"Aldaketa borondatea dagoenean, akordio borondatea dago", adierazi du Sanchezek, Kongresuan eskainitako prentsaurreko batean.
Horren ildotik, Sanchezek iragarri du 8 urtera mugatuko duela Espainiako Gobernuko presidentearen agintaldia; 20tik 10era murriztuko duela Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (CGPJ) kideen kopurua; ezabatu egingo dituela probintzia diputazioak (EAEko foru aldundiak izan ezik); diputatuei eta senatariei kendu egingo diela babes judizial berezia eta 500.000tik 250.000ra jaitsiko duela herri ekimen legegilea aurkezteko beharrezkoa den sinadura kopurua.
Ciudadanos ez da nahiko
PSOEren eta Ciudadanosen arteko akordioa Sanchezek lortutako lehena da, martxoaren 1eko inbestidura saiora begira.
Coalicion Canariarekin ere oso aurreratuta dute ituna, eta negoziatzen jarraitzen dute Podemosekin, IUrekin, Compromisen eta EAJrekin.
Hautagai sozialistak Podemosen abstentzioa beharko luke presidente izateko.
Kontsulta militanteei
Testuinguru honetan, PSOEko zuzendaritzak bilera egingo du bihar, militanteen artean egingo duten kontsultaren deialdia egiteko.
Galdaketa larunbatean egingo dute (hilak 27), eta Pedro Sanchezen inbestidura asteartean (martxoak 1) hasiko da.
Militanteek ostegunetik bozkatu ahalko dute, Internet bidez. Hain zuzen ere, 195.000 jarraitzaile izango dira deituta PSOE-Ciudadanos itunari buruz botoa emateko.