Politika -
Elkarrizketa
Urkulluk ez du EAEko hauteskundeak aurreratzeko arrazoirik ikusten
“Ez dut ezkutatuko Estatuko politikaren inguruabarrek baldintzatu egin dezaketela”, erantsi du lehendakariak.
Agentzia | Erredakzioa
?Oraingoz? EAEko hauteskundeak aurreratzeko arrazoirik ikusten ez duela esan du Iñigo Urkullu lehendakariak, baina ?guztia azter daiteke?, erantsi du; izan ere, ?Estatuko politikaren inguruabarrek baldintzatu egin dezakete? bertako hauteskundeen eguna.
Lehendakariaren hitzetan, ?buru-belarri ari naiz lanean legealdia betetzeko?, baina aztertu egin beharko da ?Espainiako Estatuaren inguruabarrek edo hauteskunde orokor berri batzuek bizitza politikoan izan dezaketen eragina?.
?EAEko legealdiari dagokionez, buru-belarri ari naiz lanean nire programa betetzeko, eta ez dut pentsatu hauteskundeak aurreratzea?, azaldu du.
Testuinguru honetan, ?aurrerapenik ez badago?, EAEko hauteskundeak ?uda ostean? izango dira, baina ?uda baino lehen egitea? ez litzatekeela aurrerapena izango zehaztu du.
?Arrazoi propioengatik hauteskundeak aurreratzeko beharrik ez dut ikusten oraingoz, baina ez dut ezkutatuko Estatuko politikaren inguruabarrek baldintzatu egin dezaketela?, azpimarratu du.
?Gaur, arrazoi propioengatik ez"
Zentzu horretan, hauteskunde orokorrak ?aurreratu edo errepikatu? egiten direnean, ?Eusko Legebiltzarrean geldialdia? izan ohi da kanpainan zehar, gogorarazi du lehendakariak. ?Aztertu egingo dut, baina gaur-gaurkoz, arrazoi propioengatik, ez?, erantsi du.
?Guztia azter daiteke?, esan ondoren, ?Espainiako Estatuan gogoeta eragiteko moduko ezer gertatu ezean?, ez dela ezer pentsatzen ari azaldu du.
"Ez litzateke gomendagarria izango"
Bestalde, lehendakariaren aburuz, ?ez litzateke gomendagarria izango? Espainiako Estatuan hauteskunde orokorrak errepikatzea, eta ?beste alderdi batzuekin oinarrizko akordiorik lortu gabe? PSOEk bakarrik gobernatzea ?oso zaila? izango litzatekeela ohartarazi du.
Egungo testuinguruan ?egonkortasuna? behar dela nabarmendu du Urkulluk, eta herritarrek konfiantza izateko, ?gobernu sendo bat dagoela ikusi behar dute?, gaineratu du.
?Hauteskunde berriek kontrakoa erakutsiko lukete, eta herritarrak gogaitzea eragingo lukete. Ez dut uste hauteskundeak errepikatzea denik formula gomendagarriena?, esan du.
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusia ?elkarrizketak eta negoziazioak? bultzatu nahian aritzea goraipatu du EAEko agintariak, eta PSOEk ?Podemos, Ciudadanos edo beste alderdi batzuekin? akordiorik lortu arte, EAJ zain egongo dela azpimarratu du.
Betorik gabe
?Hauteskundeen ondoren, alderdiek marra gorriak jarri zituzten, baina EAJk argi esan du ez diola inori betorik jartzen?, gogorarazi du. ?Iazko udal eta foru hauteskundeen ostean?, baina, Ciudadanosek EAJri betoa jarri ziola salatu du lehendakariak.
PSOEren eta Ciudadanosen arteko elkarrizketetan Albert Riveraren alderdiak Kontzertu Ekonomikoa ezabatzeko asmoa ?aparkatu? badu, eta ?Kupoa, Kontzertua eta euskal agendako gainerako gaietan aurrera egiteko borondaterik badago?, EAJ prest egongo litzateke PSOE-Ciudadanos itun bati laguntzeko. ?Uste dut ez dagoela arazorik?, erantsi du.
PSOEk 90 diputatu dituela, ?beste alderdi batzuekin oinarrizko akordiorik lortu gabe? eta Senatuan PPk gehiengo absolutua duela, ?oso zaila izango da Pedro Sanchezek bakarrik gobernatzea?, nabarmendu du Urkulluk.
EAJren eta PSE-EEren arteko hoztasuna
Lehendakariaren hitzetan, EAJ eta PSE-EE ez dira elkarrengandik ?urruntzen ?ari. Zentzu horretan, susperraldi ekonomikoa bultzatzeko eta lanpostuak sortzeko bi alderdiek sinatutako akordioa betetzen ari direla goraipatu du. Bestalde, Alfonso Alonso Euskadiko PPren buruzagiak oraindik deitu ez diola deitoratu du Urkulluk.
Gainera, EAEko hauteskundeetan Arnaldo Otegi Batasunako bozeramailearen aurka borroka egiteko beldurrik ez duela esan du buruzagiak. Urkulluren ahotan, azken inkesten arabera, EAJ ?buruan dago, boto fideltasun handiarekin eta bigarren indarrarekiko duela lau urte baino alde handiagoarekin?.
EH Bilduren baitan ?garapen? bat ikusten duela azaldu du Urkulluk, ?pragmatismo handiagoa eta erakundeen lana aintzatetsi duelako?.
Estatutua betetzea, ?ezinbestekoa?
Estatutua betetzea ?ezinbestekoa? dela uste du EAEko agintariak. ?Aldebikotasuna eta nazioa? EAJren ondareak direla erantsi du.
Euskadira transferitzeko dauden eskumenen artean, Gizarte Segurantzaren kudeaketa goraipatu du lehendakariak; ziurtatu duenez, ez du ?kutxa bakarra? hausten eta ?legezkoa? da.
Rajoyren ?bideragarritasun politikoa?, zalantzan
Inbestidura saioan aurkezteari uko egin ondoren, nahiz eta hauteskundeak irabazi, Mariano Rajoyren ?bideragarritasun politikoa? zalantzan jarri du EAEko buruzagiak, beste alderdi batzuen ?babesa lortzeko ezer egin ez duelako?.
Azkenik, egoera ekonomikoaren inguruan ?itxaropentsu? agertu da Urkullu, baina aldi berean ?zuhurtzia? azaldu du, ?egoera zailak? tartean daudelako. Susperraldi ?makroekonomikoa mikroekonomiara pasatzeak lanak ematen dituelako?, erantsi duenez.