Politika -

Mobile World Congress

Puigdemont eta erregearen arteko lehen agurra MWC-ko afarian

Gau-ekitaldiko beste irudietako bat Felipe VI.a eta Forcadellen artekoa izan da, Puigdemont Kataluniako presidente berri gisa inbestitu ostean sortu zen polemikaren ostean.

Agur adeitsua Carles Puigdemonten eta erregearen artean

1:18

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Felipe VI.a erregeak eta Generalitateko presidente Carles Puigdemont Kataluniako presidenteak elkarren arteko lehen agurra protagonizatu dute gaur Bartzelonako Liceu antzokian egin den Mobile World Congress nazioarteko topaguneko ongietorri afarian.

Liceuko atarian Raül Romeva, Generalitateko Kanpo-arazoetako kontseilaria, ere agurtu du, beste agintari politiko batzuekin batera.

Erregearen eta Romevaren arteko agurra gaueko gauzarik nabarmenetakoa izan da, Konstituzio Auzitegiak Kataluniako Atzerri Departamentuaren zenbait aspektu behin-behinean baliogabetu ostean, Madrilgo Gobernuaren errekurtsoa eta gero.

Gau-ekitaldiko beste irudietako bat Felipe VI.a eta Forcadellen artekoa izan da, Puigdemont Kataluniako presidente berri gisa inbestitu ostean sortu zen polemikaren ostean.

Orduan, Forcadellek Kataluniako legebiltzarrean izandako bozketaren emaitzaren berri erregeari zuzenean emateko asmoa azaldu zuen, baina erregearen etxeak idatziz egin zezala eskatu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Bartzelona bideoak Espainiako Felipe VI.a argazkiak Eguneko albisteak Pere Aragonès argazkiak