Politika -

Negoziazioak

PSOEk Podemosekin ituntzeko 'oinarriak' ikusten ditu, betorik ez bada

PSOEk Kongresuan duen bozeramaile Antonio Hernandok sozialistek Podemosekin dituzten adostasunak eta 'desadostasun nabariak' azaldu ditu.

Antonio Hernando alderdi sozialistak Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Antonio Hernando alderdi sozialistak Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE
Antonio Hernando alderdi sozialistak Kongresuan duen bozeramailea. Argazkia: EFE

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Hernando alderdi sozialistak Kongresuan duen bozeramaileak gaur baieztatu du "oinarriak" daudela Podemosekin hitzarmen batera heltzek, betiere alderdi horrek "alde batera uzten badu" honako gai hauek inposatzeko asmoa: Kataluniako erreferenduma, erakunde jakin batzuen kontrol politikoa edota beste alderdi politiko batzuekin adostutako hitzarmenei betoa jartzea.

Hernandok prentsaurrekoan adierazi ditu PSOE eta Podemos alderdiak bat datozen gaiak, adostasunera iritsi daitezkeenak eta 'desadostasun nabariak' dituztenak.

"Podemosekin hitzarmen bat sinatzeko oinarriak daude, betiere Podemosek gai zehatz batzuk inposatzeari uzten badio; besteak beste, erreferenduma, erakunde zehatz batzuen gaineko kontrol politikoa edota errealista ez den politika ekonomikoa", eman du jakitera PSOEko egoitzan.

Aldi berean, alderdi morearekin ez dutela hitzarmenik izango gaineratu du, "beste alderdi batzuekin adostutakoen gainean betoak ezartzeari edota Pedro Sanchezek zuzenduko lukeen gobernuko karguei buruz hitz egiteari uzten ez badio".

Bestalde, Podemos, Compromís eta Ezker Batuarekin  izango duten "lau aldeko batzarra"ri buruz galdetu diotenean, Hernando ahalik eta azkarren izatearen alde agertu da, "espainiarren egoera hobetuko duten politikak jorratzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Alderdi politikoak Pedro Sánchez albisteak Albisteak Podemos albisteak