Politika -

Transferentzia

Trenbide zerbitzuen transferentzia erreklamatu du Urkulluk

Gai horrekin, ez duela "alderdi politikoen negoziazioetan" sartu nahi azaldu du lehendakariak. Halere, gogoratu du Gernikako Estatutua ez dela bete.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du Eusko Jaurlaritzak trenbide zerbitzuen konpetentziren transferentzia erreklamatzen jarraituko duela, AHTaren hiriburuen arteko zerbitzua eta aldirikoena, kasu. Euskotrenen 950 unitate berriren aurkezpenean (CAFek egin ditu) izan da Urkullu eta bertan egin ditu adierazpenok. 2 unitate erosi dituztela jakinarazi du, 150 milioi euroko gastuarekin, Txorierriko linearako eta Metroaren egingo den 3. linearako.

Lehendakariak adierazi du Euskotren "Europako Batasuneko trenbide-esparru berrirako prestatzen" ari dela eta "Euskadiko eta Estatu osoko trenbide-sarean zerbitzuak eskaintzeko baimena eta ziurtagiria" izango duela.

Urkulluk azaldu du Eusko Jaurlaritzak "barne trenbide zerbitzuen konpetentziaren" transferentzia "erreklamatzen" jarraituko duela, Gernikako Estatutuan baitago. Bere gobernua transferentzia bere gain hartzeko trebatuta dagoela gaineratu du.

Ekitaldiaren ostean, transferentzia PSOEren eta EAJren arteko negoziazioen (Pedro Sanchezen inbestidurarako, alegia) parte izango den galdetu diote lehendakariari. Gai horrekin, ez duela "alderdi politikoen negoziazioetan" sartu nahi azaldu du. Halere, gogoratu du Gernikako Estatutua ez dela bete.

Gogoratu du Eusko Jaurlaritzak "historikoki eskatu duen kontuetako bat" dela trenbide zerbitzuaren transferentziarena.

Urkulluk azpimarratu du transferentzia hori "etengabeko aldarrikapena" dela, "ez soilik Espainiako gobernua sortzeko negoziazioetan gaudelako, Gernikako Estatutua betetzearen justiziagatik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Albisteak Urkullu