Politika -

Udalak

Eudelek biltzar orokorra egingo du apirilaren 15ean

Bilera horretan, erakundeak estatutuen eta araudien erreforma onartuko du.

EUDEL
EUDEL
EUDEL

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eudeleko batzorde eragileak apirilaren 15erako deitu du erakundearen batzar nagusia. Biltzarra Gasteizen egingo dute, eta, horretan, estatutuen eta araudiaren erreforma onartuko dute.

Besteak beste, akordioak botoen hiru bostenen bidez lortzea eta hautetsiek irizpide etikoak bete behar izatea gaineratuko dute erreforma horietan.

Joan den astean, EAJk eta EH Bilduk akordioa lortu zuten Eudel modernizatzeko. Horregatik aldatu behar dituzte orain erakundearen estatutuak, akordio horretara moldatzeko.

Eudelen zuzendaritza EAEko hiru lurraldeotako 15 alkatek osatzen dute, eta irailean berri zuten.

Legegintzaldi honetan, Getxoko alkatea, Imanol Landa, da Eudeleko presidentea, eta presidenteordeak, aldiz, Jose Antonio Santano eta Josune Irabien Irungo eta Amurrioko alkateak.

Asanblea horren ostean, beste ba egin beharko dute, maiatzeko erdialdean segur aski, Eudeleko zuzendaritza organoak berritzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika EAE albisteak Gaurko azken ordukoa EUDEL