Politika -

Hirugarren ahaleginean

Juan Luis Ibarra izango da EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea

Horrela erabaki du Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiak eta, beraz, Ibarrak ordezkatuko du Fernando Ruiz Piñeiro.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) Juan Luis Ibarra izendatu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko (EAEAN) presidente, Kontseiluko iturriek jakitera eman dutenez.

Ibarra EAEANko Administrazio Auzietarako aretoko presidentea izan da gaur arte.

Kontseiluko 14 kideren babesa izan du Ibarrak bigarren bozketan, aipatu iturrien arabera. Sei kidek kontra bozkatu dute eta batek abstentzioa eman du.

Kargu horretarako beste bi hautagaiak Jaime Tapia progresista eta Juan Mateo Ayala independentea ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea