Politika -
Erreakzioak
Cospedalen esanetan, PPk ez du negoziazioen frogarik
Mayor Orejak atzo egin zituen adierazpenetatik bereizi da horrela Alderdi Popularreko idazkari nagusia, eta Mayor Orejari buruz, Europar Parlamentuan "bozeramaile handia" dela esan du.
Erredakzioa
Maria Dolores Cospedal Alderdi Popularreko idazkari nagusiaren hitzetan, bere alderdiaren zuzendaritzak ez du Gobernuaren eta ETAren arteko negoziazioen "bigarren atalaren" frogarik, atzo Mayor Oreja eurodiputatuak adierazi zuenez.
Zentzu horretan, "gaur-gaurkoz" bere alderdiak, Exekutiboak eta ETAk negoziazio berri bat abiatu izanaren "froga frogagarririk" ez duela azpimarratu du Cospedalek.
Dena den, ETAren "gertuko talderik" hurrengo udal-hauteskundeetan aurkeztea eragozteko PP "oso adi" egongo dela, ohartarazi du PPko idazkari nagusiak.
Mayor Orejari buruz, Europar Parlamentuan "bozeramaile handia" dela esan du Cospedalek.
Aguirrek dio Orejak asmatu egin ohi duela
Esperanza Aguirre Madrilgo PPren buruak esan du Jaime Mayor Oreja alderdikide eta Barne ministro ohiak "terrorismo gaietan asmatu egin ohi duela", baina oraingo honetan "erratuta egotea" espero duela azpimarratu du.
Orejak berretsi egin du
Mayor Orejak, bien bitartean, berretsi egin du ETAren eta Gobernuaren artean "agiriak" daudela "gatazken irtenbiderako proiektuen bigarren zati bat" dagoela baieztatzen dutenak, eta adierazpen horiekin PPri "kalte egiteko" asmorik ez duela ziurtatu du.