Politika -

Cabieces auzia

'Izen ona' defendatzea dutela helburu esan du Kutxabankek

Cabieces auzian abiatutako ekintza judizial guztiak "zuzenak eta profesionalak" izan direla esan dute bankutik.

Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. EFE
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. EFE
Gregorio Villalabeitia Kutxabankeko presidentea. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek esan du bere "izen ona" babestea duela helburu Cabieces auziaren prozesu judizialean.

Gaur, Bilboko epaile batek Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohia, Mikel Cabieces Espainiaren EAEko ordezkari ohia eta Rafael Alcorta abokatua epaitzea agindu du.

Akusazioen arabera, Kutxabankek 243.592 euroko ordainketak egin zizkion Cabiecesi, Alkortaren bulegoaren bitartez, Espainiako Gobernuko ordezkari ohiak trukean zerbitzurik edo lanik egin ez zuen arren.

Horren ildotik, Europa Press agentziak azaldu duenez, bankutik esan dute hasieratik "zuzen" jokatu dutela auzi judizialean, "profesionaltasunez", eta "korporazioaren gobernu estandar guztiak beteta".

"Indarrean dagoen legearen arabera jokatu dugu, eta Espainiako eta Europar Batasuneko banku zentralek eskatutakoari erantzunda", esan dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Kutxabank albisteak Ustelkeria politikoa gaur Albisteak