Politika -
Imelsa auzia
Valentziako PPko 6 kidek ikerketapean segitzen dute, deklaratu ostean
Imelsa auziaren baitan horien eta beste hainbat lagunen aurkako ikerketa abiatu dute, kapitalak zuritzea leporatuta.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Imelsa auziaren baitan, gaur epailearen aurrean deklaratu duten Valentziako Udaleko PPko sei zinegotzik ikerketapean jarraituko dute, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.
Aipaturiko sei lagunen eta beste hainbaten kontrako ikerketa abiatu dute, kapitalak zuritzea leporatuta. Antza denez, hainbat administrazio publikok komisioak kobratzen zituzten kontratu publikoen esleipena egiterakoan.
Hariari tiraka, Valentziako Udaleko talde 'popularra'ren baitan, ustez, egiten zen diru zuritzea ikertzen hasi ziren. Antza denez, Valentziako Udalek PPko zinegotziek eta aholkulariek 1000 euroko dohaintzak egiten zizkioten alderdiari eta, gerora, eskudirutan itzultzen zieten dirua -500 euroko bi billetetan-.
Hauek dira Valentziako 18. zenbakiko instrukzio epaitegiaren aurrean gaur deklaratu dutenak: Vicente Igual, Beatriz Simon, Lourdes Bernal, Cristobal Grau, Alberto Mendoza, Felix Crespo eta bi aholkulari.
Zortzi horietatik bik uko egin diote deklaratzeari, Valentziako Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.