Politika -

Madril

Txontxongiloen antzezlanagatik Kultura zinegotzia salatu du PPk

Bestalde, espetxera bidalitako titiriteroen lagunek horien aldeko sinadurak biltzen hasi dira, eta antzezlanaren esanahia desitxuratu dutela salatu dute.

Madrilgo Udaleko PPko zinegotziak. Argazkia: EFE
Madrilgo Udaleko PPko zinegotziak. Argazkia: EFE
Madrilgo Udaleko PPko zinegotziak. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Celia Meyer Madrilgo Udaleko Kultura zinegotziaren aurkako salaketa aurkeztu du gaur Madrilgo PPk, "terrorismoa goraipamenean laguntzeagatik eta adingabeak ez babesteagatik", Inauterietako jaiak direla eta, Udalak programatutako txontxongilo-antzezlan baten harian.

Iñigo Henriquez de Luna Madrilgo Udaleko PPko bozeramaileak salaketa aurkeztu du Castilla Plazako Guardiako Epaitegietan. Horrekin batera, Mayerren dimisioa eskatu du. "Mayer bezalako Kultura zinegotzirik ez dugu madrildarrok merezi, eta alkateak kargutik kentzen ez badu, auzitegiek egitea espero dugu", azpimarratu du.

MAM-eko argazkia: titiriteros-arrestados_

PPren iritzian, "txontxongiloen obra ezagutzen ez zuela ezin du Mayerrek aitzakitzat erabili", konpainiaren webgunean informazioa agertzen baita, eta aurretik obra bera antzeztu izan zutelako.

Gertatutakoa adierazpen askatasunaren barnean uler daitekeela diotenak kritikatu ditu buruzagi popularrak. "Ez du loturarik adierazpen askatasunarekin. Delituak dira, eta horien aurka jo behar dugu", nabarmendu du Henriquez de Lunak.

Ada Colauren babesa

Ada Colau Bartzelonako alkatearen esanetan, berriz, obra "ez da haurrentzako egokia", areago, "gustu txarrekoa izan daiteke", baina ez du "deliturik" ikusten. Hori dela eta, titiriteroak aske uzteko eskatu du.

Twitter eta Facebook bidez zabaldutako mezuan, Colauk gaineratu duenez, "hutsegite bat ez da delitu bat. Satira ez da delitua. Demokrazia osasuntsu batean, zuzenbide estatu batean, adierazpen askatasuna babestu behar da, gustuko ez duguna ere, min egiten diguna ere".

Bestalde, espetxera bidalitako titiriteroen lagunek horien aldeko sinadurak biltzen hasi dira, eta antzezlanaren esanahia desitxuratu dutela salatu dute.

Terrorismoa goratzea leporatzen diete

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak behin-behineko espetxeratzea agindu zuen larunbat honetan, terrorismoa goratzea egotzita, ostiralean Madrilen atxilotutako bi titiriteroentzat (Raul Garcia Perez, 34 urtekoa, eta Alfonso Lazaro de la Torre, 29 urtekoa)

Fiskaltzak egindako eskaria berretsi zuen magistratuak. Epaileak terrorismoa goratzea eta Konstituzionak bermatutako oinarrizko eskubideak eta askatasunak baliatuta delitua egitea leporatzen die.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eguneko albisteak