Politika -

Logroñoko kartzelan

Angela Davis aktibistari ez diote utzi Arnaldo Otegi bisitatzen

Dena den, aktibista afroamerikarrak nabarmendu du Otegiren eta gainerako preso politiko guztien askapena eskatzeko kanpainarekin aurrera jarraituko dutela.

Angela Davisi Arnaldo Otegi bisitatzea eragotzi diote. Argazkia: EiTB
Angela Davisi Arnaldo Otegi bisitatzea eragotzi diote. Argazkia: EiTB
Otegiri bisita egitea galarazi diote Angela Davis ekintzaileari

1:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Logroñoko kartzelak sarrera galarazi dio Angela Davis aktibistari. Emakume afroamerikarra Arnaldo Otegi bisitatzera joana zen eta "bisita egiteko beharrezkoak diren izapide guztiak eginagatik ere", sarrera ukatu diote.

Kartzelaren atarian, kazetarien galderei erantzun die. Haren esanetan, "ohore bat da gaur hemen egotea Otegiren eta Euskal Herriko preso politiko guztien askapena eskatzen duen manifestuko sinatzaileetako bat bezala".

"Preso politiko bat" naizelako galarazi didate sarrera, eta "preso gisa pertsona askoren babesa eta elkartasuna jaso nuelako, Euskal Herriko alderdi politikoak eta erakundeak eta euskal preso politikoak barne".

Dena dela, aktibista afroamerikarrak nabarmendu du Otegiren eta gainerako preso politiko guztien askapena eskatzeko kanpainarekin aurrera jarraituko dutela. "Lehenik eta behin, gaur gertatu dena kontatuko diet kanpaina hau egin dutenei, izan ere, negargarria da Arnaldo Otegirekin hitz egiten ez utzi izana", salatu du.

Amaia Izko Sortuko bozeramaileak Logroñoko kartzelaren erabakia gaitzetsi du. "Arnaldo eta euskal preso politiko guztiak kalean nahi ditugu normalizazio eta bake prozesurako ezinbestekoak direlako", gaineratu du.

Azkenik, Fermin Muguruza musikariak iragarri duenez, hurrengo bisita martxoaren 1ekoa izango da "harrera egin eta etxera eramateko".

Arnaldo Otegi datorren martxoaren 1ean aterako da Logroñoko kartzelatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea