Politika -

Negoziazioak

Akordioa lortzeko lehentasunak helarazi dizkio Ciudadanosek PSOEri

PSOEk eta Ciudadanosek lehendabiziko bilera egin dute. Akordiorako borondatea erakutsi dute bi aldeek, baina ez datoz bat ituna norekin egin beharko litzatekeen eztabaidatzerakoan.

PSOEren eta Ciudadanosen negoziazio-taldeen lehen bilera. Argazkia: EFE
PSOEren eta Ciudadanosen negoziazio-taldeen lehen bilera. Argazkia: EFE
Ciudadanos eta PSOEko negoziatzaileek lehen bilera egin dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legegintzaldi berrirako bere lehentasunak zeintzuk diren azaldu dizkio Ciudadanosek PSOEri, bi alderdien negoziazio taldeek ostiral honetan egin duten lehendabiziko bileran.

Albert Riverak zuzentzen duen alderdiaren lehentasun horiek hauek dira: ustelkeriari aurre egingo dion sistema politikoa ezartzea; mugagabeko kontratu bakarra eta errenta baxuenentzako ordainsari osagarria ezartzea; hezkuntzarako itun nazionala egitea; Konstituzioa egokitzea, Espainiaren batasuna eta espainiar guztien arteko berdintasuna bermatzeko.

Dokumentua gaurko bileran aurkeztu dio Ciudadanosek PSOEri. Albert Riverak eta Pedro Sanchezek atzo egin zuten bileran adostu zuten ostiral honetan abiaraztea bi alderdien arteko negoziazioak.

Gaurko bileran agerian geratu da berriro ere Ciudadanosek eta PSOEk akordio batera heltzeko borondatea dutela, baina ituna norekin egin behar duten eztabaidatzerakoan bat ez datozela. Riveraren alderdiak PPren babesa lortu nahi du; Alderdi Sozialistak, berriz, Podemosekin egin nahi du ituna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSOE Pedro Sánchez argazkiak Ciudadanos alderdia Albisteak Albert Rivera bideoak