Politika -
Gidari elkartea
Bidegi auzia: elkarte berri bat herri-akusazio gisa aurkeztu da
Gidari izenarekin, elkarteak gaur aurkeztu du bere burua, eta bere asmoa 'presionatzea' da, 'Bidegin izandako ustelkeriaren gaineko ikerketa azken muturreraino hel dadin'.
Agentziak | Erredakzioa
Gidari deitu eta herritar arruntez osatutako elkarte berri bat, Bidegi auzoan izan diren ustezko irregulartasunak argitzeko eratu dena, herri-akusazio gisa aurkeztu da Azpeitiko epaitegi batean izapidetzen ari diren bi kereiletan. Aipatu kereila horiek AP-1 autobidearen eraikuntzarekin dute zerikusia.
Gidariko bozeramaile Mikel Martinek eta Amaia Zabaletak Donostian egin duten prentsaurrekoan aurkeztu dute elkartea, eta, azpimarratu dutenez, "hainbat ideologiatako" herritarrak biltzen dira bertan.
Martinek nabarmendu nahi izan du Gidariren xedea "presionatzea" dela, "Bidegin izandako ustelkeriaren gaineko ikerketa azken muturreraino hel dadin" eta "gipuzkoarren poltsikoetatik atera ziren 30 milioi euroekin zer gertatu den" argitzeko.
"Hain zuen ere, arrazoi horregatik eta badakigulako zaila dela ustelkeria kasuek epaitegietan aurrera egin dezatela, Bidegi auzian agertzea erabaki dugu", zehaztu du.
Azpeitiko epaitegia ikertzen ari den ustezko irregulartasunak orain dela bi legegintzaldi gertatu ziren, Gipuzkoako Aldundia EAJk zuzentzen zuenean Hamaikabat alderdiarekin batera, eta EH Bildu alderdiak salatu zituen Aldundira sartu zirenean.
Amaia Zabaletak argi utzi nahi izan du Gidari ez dela "gerra politiko" batean sartuko, "hainbat ideologiadun pertsonaz osatutako elkartea baita", eta bertan parte-hartzera gonbidatu ditu hala nahi duten guztiei.
Zabaletak adierazi duenez, hurrengo urratsa eragile sozial eta politikoekin batzea izango da, baita hainbat mintzaldi antolatzea Gipuzkoako zenbait herritan elkartea jendarteratzeko helburuarekin.
Kazetariek egindako galderei erantzunez, Zabaletak onartu egin du pertsona batzuek pentsa dezaketela elkartearen atzean EH Bilbu eta Ahal Dugu alderdiak besterik ez daudela, baina hori saiheste aldera "mundu guztiarengana irekitzeko" ahalegina egingo dutela.