Politika -

Inbestidura

Pedro Sanchez, lehenengo bileren ostean: 'Hau ondo hasi da'

PPk eta Podemosek inbestidura saioa otsailaren 16an egiteko eskatu diote, baina Sanchezek aukera hori baztertu du, itunak lortzeko hilabete inguru behar izango duelakoan.

Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: EFE
Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Sanchez baikor agertu da bere inbestidura saiorako egin dituen lehenengo bileren ondotik. “Hau ondo hasi da”, azpimarratu du.

PSOEko idazkari nagusiak Coalicion Canaria, Nueva Canaria, IU eta Compromiseko ordezkariekin bildu da asteazken honetan, eta gobernu aldaketa bat egoteko erakutsi duten “borondatea” eskertu die.

“Talde parlamentario gehienak bat datoz PPren aroari amaiera emateko eta Gobernu progresista eta erreformista bat osatzeko aukera oso handia dela esaterakoan”, erantsi.

 

PPk eta Podemosek inbestidura lehenbailehen  deitzea eskatu dute

Sanchezek atzo iragarri zuen Gobernua osatzeko akordio bat lortzeko hilabete inguru beharko duela  eta, ondorioz, gaur baztertu egin du inbestidura saioa otsailaren 16an egitea, PPk eta Podemosek eskatu bezala.

“Urratsez urrats” joatea ezinbestekotzat jo du. Pablo Iglesiasen kasuan, Sanchezek esan du pentsatu nahi duela Espainiako Gobernu berria eratzeko kezka “benetakoa” dela. Alabaina, Mariano Rajoyren kasuan, esan du ez duela horrelako exijentziarik onartuko, “inbestidurara aurkezteari uko egin eta 40 egun ezer egin barik igaro dituelako”.

Datozen bilerak

Datorren astean bilera egiteko eskatuko dio Sanchezek Rajoyri, baina argitu ez diola PSOEri babesa emateko galdegingo.

ERCrekin eta Convergenciarekin ere biltzeko asmoa iragarri du. “Proiektu independentistaren aurka nagoela adierazi nahi diet; izan ere, Espainiarekin hautsi eta Konstituzioa eta Estatutua urratu nahi duten alderdiekin ez daukagu ezer hitzegiteko”.

Ostegun honetan Albert Riverarekin (Ciudadanos) elkartuko da; ostiralean, Pablo Iglesiarekin (Podemos); eta larunbatean, Andoni Ortuzarrekin eta Aitor Estebanekin (EAJ).

EH Bildurekin, berriz, ez du batzarrik egingo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak Alderdi Sozialista Espainiako hauteskunde orokorrak Pedro Sánchez albisteak Gaurko azken ordukoa