Politika -

Katalunia

Independentziarako lehendabiziko legeak sortzeko prozesua, abian

Junts Pel Sik eta CUPek lehenengo izapideak egin dituzte Kataluniako Errepublikaren sistema juridikoa, ogasun publikoa eta gizarte-segurantza sortzeko.

Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE
Carles Puigdemont Kataluniako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts Pel Sik eta CUPek lehendabiziko izapideak egin dituzte Kataluniako Parlamentuan Estatuarekiko deskonexiorako hiru lege sortzeko: Iragankortasun Juridikoa, Ogasun Publikoa eta Gizarte-segurantza.

2015ko azaroaren 9an Kataluniako Parlamentuak onartutako adierazpen independentistan bilduta agertzen dira hiru arau horiek. Auzitegi Konstituzionalak ebazpen hori baliogabetu zuen.

Bi taldeek gaur erregistratu dute Parlamentuko Mahaian aipatu hiru legeak sortzeko lan-taldeak eratzeko lege-proposamena.

Gizarte-segurantzaren legea Parlamentuko Lan Batzordea lantzea eskatu dute; erregimen juridikoaren legea, Gobernazio Batzordean; eta zerga administrazioarena, Ekonomia eta Ogasun Batzordean.

Benet Salellas CUPeko diputatua ondokoa adierazi du: “Kataluniako Errepublika sortzeko hiru oinarriak dira. Oso pozik gaude urrats hau emanda, datozen 18 hilabeteetan Kataluniako Errepublika sortzeko pausoa suposatzen baitu”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Kataluniako erreferenduma Gaurko azken ordukoa Kataluniako Hauteskundeak gaur