Politika -

Imelsa auzia

Valentziako PPren 14 zinegotzi eta 20 aholkulari, deklaratzera

Besteak beste, hiriburu valentziarreko gaur egungo PPren zortzi zinegotzi daude deituta, dirua zuritu dutelakoan. Deklarazioak otsailaren 8, 10, 17 eta 18an egingo dituzte.

Luis Sallom (esk) Auziegitik irteten. Irudia: EFE
Luis Sallom (esk) Auziegitik irteten. Irudia: EFE
Luis Sallom (esk) Auziegitik irteten. Irudia: EFE

agentziak |erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imelsa kasua ikertzen ari den Valentziako Instrukzio Auzitegiko epaileak hiriburu horretako PPren 14 zinegotzi eta zinegotzi ohi, eta 20 aholkulari eta aholkulari ohi deitu ditu deklaratzera ustez dirua zuritzeagatik.

Horiek guztiak, zortzi Valentziako gaur egungo PPren taldeko zinegotziak dira (bederatzigarrena Alfonso Novo da, gaur deklaratu du, eta hamargarrena Eusebio Monzo independentea da) otsaileko 8-18 bitartean joan beharko dira epailearenera.

Valentziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez, epaileak 34 lagun deitu ditu deklaratzera ikertu (lehen auzipetuak ziren, baina Prozedura Kriminalaren Legea onartu eta gero ikertuak erabiltzen da) gisa, dirua zurituta egotzita.

Deklarazioak otsailaren 8an, 10 an, 17an eta 18an egingo dituzte.

Ikerketan Imelsa (Valentziako Diputazioarekin lotutako enpresa), hiriburuko Kultura zinegotzigoa, Ciegsa (Generalitateak sortuta enpresa, hezkuntzarekin lotutako azpiegiturak eraikitzeko) eta Jaume II El Just Fundazioa aztertzen ari dira, legez kanpoko esleipenak egiteagatik, komisio ilegalen truke, 2003tik hona.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Popularra Ustezko ustelkeria politikoa Ustelkeriaren mapa politika Eguneko albisteak