Politika -

Inbestidura

Iglesias: 'Podemosek eta C's-ek ez dugu gobernu akordioa lortuko'

Podemoseko idazkari nagusiak "aldaketa gobernua" osatzeko eskaintza egin dio berriz PSOEri.

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia. EiTB
Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusia. EiTB
Iglesiasek aldaketa gobernua osatzeko eskaintza egin dio berriz PSOEri

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Iglesias Podemoseko idazkari nagusiak berretsi du ez dela posible bere alderdiak eta Ciudadanosek gobernu akordio bat lortzea.

"Pedro Sanchezek sustatu nahi izan du Podemosen eta Ciudanosen arteko gobernu akordio bat, eta hori ez da posible", adierazi du, Felipe VI.a erregeak alderdiekin abiatutako bigarren bilera-sorta bukatu eta gero Kongresuan eskainitako prentsaurreko batean.

Horren ildotik, buruzagi ezkertiarrak ziurtatu du "bi aukera" baino ez daudela: "PPk, PSOEk eta Ciudadanosek osatutako koalizio handia edo PSOEren, Podemosen eta IUren arteko gobernu aurrerakoia".

Horregatik, gobernua osatzeko eskaintzak "indarrean" jarraitzen duela esan dio Sanchezi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak PSOE Espainiako Gobernua bideoak Espainia Pablo Iglesias Gaurko azken ordukoa Podemos berriak