Politika -

Adierazpena

Aurrera Podemosek alderdia bateratu nahi du EAEn

Hala, adierazpen bat kaleratu du, Nagua Alba eta Eduardo Maura diputatuek eta beste kide batzuek sinatutakoa, EAEn "alternatiba zabala eta indartsua eraikitzeko eta zuzentzeko" asmoarekin.

Maura eta Alba, kanpainan. Argazkia: EiTB
Maura eta Alba, kanpainan.
Maura eta Alba, kanpainan. Argazkia: EiTB

eitb.eus | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahal Duguk, EAEko hauteskunde primarioei begira, adierazpen bat adostu berri du aurrerantzean alderdia EAEn zuzentzeko hautagaitza bat aurkezte aldera, eta EiTBk manifestu hori jaso ahal izan du.

Aurrea Podemos manifestuaren sinatzaileen artean daude Nagua Alba eta Eduardo Maura Espainiako Kongresuko diputatuak eta Lander Martinez Bilboko Ahal Duguren idazkari nagusia daude, eta helburua proiektu argia eta bakarra eratzea izango omen da, alderdia EAEn bateratuko duen zuzendaritza baten bitartez.

Adierazpenean, eta datozen EAEko hauteskundeei begira, "alternatiba zabala eta indartsua eraikitzeko eta zuzentzeko" gai izan behar dutela azpimarratu dute.

Alternatiba horren bitartez "erakundeen jabe egin den euskal kasta, eta horren adierazle nagusi den EAJ" kanporatzeko.

Aurrera Podemosek otsailaren 6rako deitu du asanblada moduko bat militanteen artean "une politikoaz, erronkez eta egunerokoan ditugun antolaketa hutsuneez" hitz egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken ordukoa Podemos berriak