Politika -

PSOE-ren Batzorde Federala

PSOEk maiatzaren 8an aukeratuko du idazkari nagusia

Militanteek barne hauteskunde bidez hartuko dute erabakia. Bestalde, PSOEren 39. ohiko batzarra maiatzaren 21eko asteburura aurreratu dute.

PSOEren Batzorde Federala. Argazkia: EFE
PSOEren Batzorde Federala. Argazkia: EFE
Iglesiasekin 'nekatuta', errespetua eskatu dio Susana Diazek

3:22

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEren zuzendaritzak 39. ohiko Kongresua maiatzaren 21eko asteburura aurreratu du, hainbat lurralde federaziok egindako presioa tarteko. Hasiera batean, PSOEren zuzendaritzaren asmoa ohiko batzarra ekainaren 17an, 18an eta 19an egitea eta idazkari nagusia aukeratzeko barne hauteskundeak maiatzaren 29an egitea zen.

Halaber, idazkaria nagusia aukeratzeko barne hauteskundeak maiatzaren 8an izango dira.

PSOEren lurralde buruzagiek eta zuzendaritzak atzo izandako bileran, Kongresua ekainaren 17an, 18an eta 19an egitea proposatu zuen zuzendaritzak, baina Andaluziako, Valentziako, Asturiasko eta Aragoiko kideak batzarra maiatzera aurreratzearen alde agertu ziren.

Gaurko Batzorde Federala hasi aurretik, zuzendaritzak bilera egin du eta Kongresua maiatzean egitea proposatzea adostu du. Gaurko Batzorde Federalak izango du azken hitza.

Balizko itunen azterketa

PSOEren Batzorde Federalak bilera egingo du gaur eta, Mariano Rajoy Espainiako gobernuko jarduneko presidenteak gobernua osatzea lortzen ez badu, Pedro Sanchez sozialistak gobernu progresista osatzeko ahalegina egitea babestuko du. Dena den, hainbat autonomia erkidegotako buruzagi sozialistak Podemosekin koalizioa egitearen kontra agertu dira.

Sozialisten organo gorenaren bilera 09:30ean hasi da Ferrazeko egoitzan. Felipe Gonzalez Espainiako gobernuko presidente ohi sozialistak eta alderdiko hainbat buruzagi historikok PPren eta Ciudadanosen arteko gobernua "erraztea" proposatu badute ere, PSOEren federazioek aukera hori baztertu egin dute.

PSOEko lurralde buruzagien esanetan, Sanchezek gobernu alternatibo bat osatzeko legitimitatea dauka baldin eta Espainiako erregeak eskari hori egiten badio. Dena den, ikusteke dago Podemosekin koalizio gobernua osatzea bideragarria izango litzatekeen ala ez. Proposamen hori egin du, hain zuzen ere, Pablo Iglesiasen alderdiak.

Autonomia erkidegotako buruzagi sozialista gehienak Podemosekin eta Ciudadanosekin aliantza egitearen alde agertu dira, hala, independentisten menpekotasunik ez izateko.

Batzorde Federalak ez du itunen inguruko ebazpenik onartzeko asmorik, abenduaren 28an onartutako bide orria oraindik indarrean dagoela sinetsita.

Rajoyren inbestidura baztertzeaz gain, gobernu progresista osatzeko baimena ematen zion aipaturiko ebazpenak Sanchezi, beti ere, alderdi horiek Espainiaren batasuna babestu eta autodeterminazioari buruzko erreferenduma egiteari uko egiten badiote.

Iglesiasekin 'nekatuta', errespetua eskatu dio Susana Diazek Podemosi

Susana Diaz Andaluziako presidenteak adierazi duenez, "nekatuta" dago Pablo Iglesias Podemoseko buruak behin eta berriz militante eta buruzagi sozialistei errespetua galtzen dielako, eta, PSOErekin hitz egin nahi badu, jarrera aldatzeko eskatu dio.

MAM-eko argazkia: susana-diaz-psoe_

PSOEren Batzorde Federala hasi baino lehen, hedabideen aurrean hitz egin du Susana Diazek. Argazkia: EFE

"Nekatuta nago Iglesias jauna PSOEko militanteen eta buruzagien kontra hizketan entzuteaz; errespetu falta bat da eta ez dakit nork eman dion eskubidea militante sozialistek pentsatzen dutena esateko", azaldu du Susana Diazek. Halaber, Rajoyrekin edota PPrekin gobernu akordioa adostearen kontra agertu da.

PSOEren Batzorde Federala hasi baino lehenago egin ditu adierazpen horiek Susana Diazek. Gaurko hitzorduan, balizko gobernu progresista osatzeko negoziazioen baldintzak eta 39. kongresu federala egiteko data izango dituzte hizpide sozialistek. Azken gai horren inguruan ez du iritzirik eman nahi izan Susana Diazek: "Erakundeko idazkarien kontua da hori".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak PSOE Hauteskunde orokorrak Espainian Espainiako Gobernua albisteak Gaurko azken ordukoa