Politika -
Barne zigorrak
Ciudadanoseko 30 kide zigortu dituzte, Whatsappen kritikak egiteagatik
Alderdiko zuzendaritza nagusiaren aurkako "akusazioak" esan omen zituzten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ciudadanoseko 30 bat kideri militantzia eten diete Zaragozan, Whatsapp bidez alderdiko zuzendaritzari kritikak egitea egotzita.
Salaketa Whatsapp talde horretan zegoen pertsona batek egin du, bertan esaten ari ziren "intsinuazioen eta akusazioen" berri eman baitzuen.
Alderditik jakinarazi dutenez, espedientea ireki dieten pertsonek ez dute kargu publikorik.
Heraldo de Aragon egunkariaren arabera, aipatutako 30 pertsonak inpugnatu egin zituzten Zaragozako barne hauteskundeak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea