Politika -
Erreakzioak
Fillonek "talde terrorista batek egindako" hilketa gaitzetsi du
Frantziako Gobernuak segurtasun indarrak babestu egingo dituztela azpimarratu du, askotan "nahita egindako indarkeriari eta basakeriari" aurre egin behar diotelako".
Erredakzioa
François Fillon Frantziako lehen ministroak atzoko tiroketaren ondorioz hildako poliziaren heriotza gaitzetsi egin du. Bere esanetan, "talde terrorista batek hil zuen".
Bidali duen prentsa oharrean ez du ETA aipatu, baina atzo polizia frantziar bat hil zuten pertsonak atxilotzeko ahalegin guztiak egingo dutela esan du.
Jean-Serge Nerin poliziaren emazteari eta lau seme-alabei doluminak helarazi dizkie.
Frantziako Gobernuak segurtasun indarrak babestu egingo dituztela azpimarratu du, askotan "nahita egindako indarkeriari eta basakeriari" aurre egin behar diotelako".
Frantziak terrorismoaren eta "indarkeriaren" atzetik "gogor" arituko dela gaineratu du Fillonek.