Politika -

Kale indarkeria leporatuta

Aspurz atxilotzeko bi euroagindu eskaera egin ditu Fiskaltzak

Fernandez Aspurz ETAko ustezko kidea atzo atxilotu zuten Frantziako Poliziarekin izandako tiroketa baten ondoren (jendarme bat hil du ETAK eraso horretan). Kale borroka ekintzengatik auzipetuta dago.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Fernandez Aspurz ETAko ustezko kidea kale borroka ekintzengatik atxilotzeko bi euroagindu eskaera egiteko eskatu die Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Fernando Grande-Marlaska eta Eloy Velasco epaileei.

Frantziako Poliziarekin izandako tiroketa batean -jendarme bat hil du ETAk eraso horretan- hartu zuten atxilo atzo. Iturri judizialen arabera, Auzitegiak Fernandez Aspurz "El Guindi" bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana zuen, 2008ko martxoaren 9an bi foruzaini objektu su-eragileekin erasotzea leporatuta hilaren 4an egin zen epaiketara ez bertaratzeagatik.

Auzitegi Nazionaleko Zigor Arloko lehen salak Artzai Santesteban atxilotzeko agindua eman du epaiketan ez agertzeagatik. Iker Araguas, Iñaki Marin, Xabier Sagardoy, Luis Goñi eta Aritz Azcon gazteei lau urte, bederatzi hilabete eta egun bateko espetxe zigorra ezarri die kale erasoak egitea leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea