Politika -

Diputatuen banaketa

Podemoseko diputatuak Kongresuko eserleku urrunenetan eseriko dira

Hain zuzen ere, Behe Ganberako goiko aldean jarri ditu Kongresuko Mahaiak.

Grafikoa: Podemos
Grafikoa: Podemos
Errejonek 'lotsagarritzat' jo du Podemos oilategira bidaltzeko erabakia

0:24

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemoseko diputatuak Kongresuko goiko aldean eseriko dira, hau da, leku urrunenean, Behe Ganberako Mahaiak hala erabakita. Gainera, Ciudadanos eta EAJ horien aurretik egongo dira, hauteslekuetan atzetik geratu badira ere.

Iturri parlamentarioek azaldu dutenez, diputatuen banaketa hori PPko eta Ciudadanoseko ordezkariek eta Micaela Navarro sozialistak adostu dute.

Patxi Lopez Kongresuko presidentea eta Podemoseko ordezkariak aurka agertu dira.

Podemoseko diputatuen kokapenak eztabaida "bizia" piztu du Behe Ganberako Mahaian, eta Pablo Iglesiasen alderdiak "nagusikeri"tzat jo du erabakia. Horregatik, inpugnatu egingo duela aurreratu du.

Erabaki honen ondorioz, Kongresuko hirugarren indarreko diputatuak Ganberako eserleku txarrenetan izango dira, eta EAJ, DiL eta Ciudadanos, aldiz, leku hobeagoetan eseriko dira.

Lehenengo ilaretan, PSOE ezkerraldean eseriko da; erdigunean, Ciudadanos; eta eskuinean, PP.

Patxi Lopezek azaldu duenez, diputatuen banaketa Kongresuko presidenteordeak, Celia Villalobosek (PP), erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Espainia argazkiak Pablo Iglesias politikari ohia Albisteak Podemos berriak