Politika -

Gaurko deituta zeuden

Debekatu egin dituzte Anzaren aldeko elkarretaratzeak

"Ordena publikoa babesteko eta terrorismoa goratzea" ekiditeko hartu du erabakia Herrizaingo Sailak. Alabaina, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eutsi egin dio deialdiari.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Anza ETAko kidearen heriotzagatik protesta egiteko gaurko deitutako elkarretaratzeak debekatu ditu Herrizaingo Sailak. "Terrorismoa goratu ez dadin eta ordena publikoa babesteko" hartu du Herrizaingo Sailak erabakia.

Ekimen horretan delituak egin daitezkeela uste du Aresek zuzentzen duen Sailak. Hain justu, deialdia egiten dutenek "Anzaren heriotza hilketa" izan dela esaten dutela eta horren erantzule Espainiako segurtasun indarrak jotzen dituztela esan du Herrizaingo Sailak ohar batean. Martxoaren 14an Donostian egindako manifestazioan, "hildako terrorista goratu eta segurtasun indarren aurkako legez kontrako erasoak" egin zirela adierazi du. Antolatzaileei dagoeneko jakinarazi zaie erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea