Politika -

Auzitegi Gorena

Urtebeteko zigorra Twitterren Miguel Angel Blancori iseka egiteagatik

Gorenak urtebete murriztu dio zigorra auzipetuari, aldez aurretik Auzitegi Nazionalak bi urtekoa ezarri baitzion.

Auzitegi Gorena. EiTB
Auzitegi Gorena. EiTB
Auzitegi Gorena. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak urtebetera jaitsi dio espetxe zigorra Twitterren Miguel Angel Blanco zenari iseka egin zion txiolari bati.

Auzitegi Nazionalak bi urteko zigorra ezarri zion, GRAPOri buruz egindako beste hainbat iruzkin ere delitu zirela argudiatuta, baina, orain, Gorenak ebatzi du komentario horietan taldearen ideologia politikoarekin bat egiten zuela soilik. Horregatik, ez ditu delitutzat jo.

Hain zuzen ere, "Gora ETA. Preso politikoak askatu, Miguel Angel Blanco hobeto dago hilda" idazteagatik ezarri dio Gorenak urtebeteko kartzela zigorra.

Beste iruzkin batean, Ortega Lara gatibu izan zen zuloak "espainiar askoren etxeek baino metro karratu gehiago" zituela esan zuen, eta hori ere delitutzat jo dute.

Epaiketak, txiolariak aitortu egin zuen iruzkinen egilea dela, baina "haserre" zegoenean idatzi zituela argudiatu zuen, Twitterreko profila itxi ziotelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Auzitegi Gorena bideoak Espainia argazkiak ETA gaur Epaiketak argazkiak Gaurko azken ordukoa