Politika -

Presoak

Presoen sakabanaketa baztertu du Nafarroako Parlamentuak

Adierazpen instituzionala aurrera atera da Nafarroako Foru Gobernua sustengatzen duten lau alderdien babesarekin.

Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB
Nafarroako Parlamentua. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu dute gaur, presoen sakabanaketa salatuz. Adierazpena aurrera atera da Nafarroako Foru Gobernua sustengatzen duten lau alderdien babesarekin (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra), eta oposizioak (UPN, PSN, PPN) kontrako botoa eman du.

Atzo, Mansillako kartzelan preso dagoen Olga Comes nafarrari bisita egitera zihoan pertsona bat hil zen auto istripuz, eta, horren harira, Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak aipaturiko adierazpen instituzionala aurkeztu dute.

Aipaturiko testuan, Nafarroako Parlamentuak elkartasuna helarazi die preso nafarraren senideei eta "sakabanaketaren eta urruntzearen biktima guztiei".

Halaber, Nafarroako Parlamentuak "guztiz" baztertu ditu "salbuespenezko kartzela politikak, sakabanaketa eta presoen urruntzea barne", eta politika horiek bertan behera uztea eskatu dio Espainiako Gobernuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
UPN PSN Geroa Bai Albisteak Nafarroa Presoak EH Bildu Bizkaia Izquierda-Ezkerra alderdia Albisteak Podemos Nafarroako Parlamentuko albisteak