Politika -

Negoziazioa

Sanchez eta Iglesias telefonoz aritu dira, jarrerak hurbiltze aldera

Lehendabizi politikari buruz hitz egitea eskatu dio Sanchezek Iglesiasi, eta ondoren eserlekuez.

Podemosen prentsaurrekoa, erregearekin izandako bileraren ostean. EFE
Podemosen prentsaurrekoa, erregearekin izandako bileraren ostean. EFE
Podemosen prentsaurrekoa, erregearekin izandako bileraren ostean. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOE eta Podemos alderdiko buruek, Pedro Sanchezek eta Pablo Iglesiasek, hurrenez hurren, telefonoz aritu dira igande iluntze partean. Iglesiasek Sanchezi ostiralean Gobernu "plural eta progresista" bat osatzeko luzatu zion proposamenaren ostean hitz egin duten lehen aldia izan da. Elkarrizketa lagunartekoa izan da, eta biek ere hurrengo egunetan hitz egiten jarraitzeko asmoa azaldu dute, bat etorri baitira adostasun batera heltzeko beharrizanean, "aldaketako Gobernu progresista" bat osatze aldera.

Telefono bidez 20 minutuz hitz egin ondoren batera atera duten komunikatuak jasotzen duenez, Iglesiasek berriro nabarmendu du hurrengo Gobernuaren eraketa "denboran gehiago ez luzatzearen garrantzia"; sozialisten idazkari nagusiak, berriz, Gobernuko postuak banatu aurretik, balizko koalizio horretatik bultzatuko dituzten politiken nondik norakoak zehaztu behar direla esan dio.

Elkarrizketa izan aurretik, Pablo Iglesiasek akordioa defendatzen duen artikulu bat plazaratu du prentsan, eta, aldi berean, Pedro Sanchezek Podesmoseko buruarekin oraindik hitz egitea lortu ez duela argitaratu du Twitterren.

Horren aurrean, Iglesiasek Sanchezi hots egin eta lehendabiziko kontaktua izan dute Podemosek ostiralean egindako eskaintza eta gero. Elkarrizketan zehar, Sanchezek gaitzetsi egin dio Iglesiasi akordioa sinatzearen truke presidenteordetza eta zenbait ministerio garrantzitsu eskatu izana.

Iglesiasek berriz adierazi du "gauza guztien gainetik" gobernu progresista bat egon dadila dela behinena. Sanchezek, bere aldetik, "aldaketa progresista eta erreformista" bat nahi duten alderdi politiko guztiekin hitz egiteko prest dagoela adierazi dio; alabaina, eskatu dio ezer baino lehen politikak izan behar dituztela hizpide eta ondoren eserlekuak.

Elkarrizketa bukatu eta gero, Iglesiasek Twitterren horren berri eman du:

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Sozialista Unidas Podemoseko buru ohia Pedro Sánchez bideoak Gaurko azken ordukoa Podemos albisteak