Politika -

EAEko hauteskundeak

Mendiak lehendakari izateko asmoa adierazi du

'PSE-EE dagokion lekura itzuli nahi dut, daukan historia, ibilbidea eta ahalmenarengatik', azaldu du.

Idoia Mendia, gaur izan den batzorde nazionalean egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Idoia Mendia, gaur izan den batzorde nazionalean egin duen agerraldian. Argazkia: EFE
Lehendakarigaia aukeratzeko primarioak hasi ditu PSEk

1:07

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EE alderdiko idazkari nagusi Idoia Mendiak larunbat honetan jakitera eman duenez, sozialisten primarioetara aurkezteko asmoa dauka, lehendakaritzarako hautagaia izateko xedearekin "sozialistak Jaurlaritzara itzul daitezen".

Aipatutako xedea lortzeko, sozialisten agintariak biltzar nazionalaren eta militante guztien babesa eskatu du, Bilbon gaur egiten ari diren sozialisten biltzar nazionalean izan duen agerraldian.

"Proiektu erreformista eta ezkerreko bat zuzentzeko erronkarekin" alderdiaren Idazkaritza Nagusiaren kargua duela urte eta erdi hartu zuela gogoratu ostean, egiteko bera Eusko Jaurlaritzara eramateko garaia dela defendatu du.

"PSE-EE dagokion lekura itzuli nahi dut, daukan historia, ibilbidea eta ahalmenarengatik. Hemen aurkezten naiz, Biltzar Nazionalaren aurrean, honako hau iragartzeko: lehendakarigaia izateko zuen babesa zein gure militantzia guztiarena eskatuko dudala", azaldu du.

Ildo horretatik, sozialistak Jaurlaritzara itzultzeko apustua egin du, "handik hazkuntza bidezkoagoa sustatzeko".

Primarioen egutegia

Gaur egindako Biltzar Nazionalean, lehendakari izateko hautagaitzarako primarioen egutegia onartu da. Prozesua otsailetik martxora bitartean egingo da.

Hain zuzen ere, otsailaren 1etik 14ra bitartean, talde sozialistei hauteskunde primarioak egingo direla jakinaraziko diete. Otsailaren 10ean zabalduko da hautagaitzak aurkezteko epea.

Ondoren, otsailaren 15etik 29ra, hautagaiek euren babesak bildu eta aurkezteko garaia izango dute, euren hautagaitzak aldarrika ditzaten.

Hautagai bakarra egotekotan, ez da bozketarik egongo, eta martxoaren 1ean behin-behineko hautagaia aldarrikatuko dute, eta martxoaren 5erako behin betiko aldarrikapena utziz.

Hautagai bat baino gehiago egonez gero, kanpaina egin beharko dute, eta bozketa martxoaren 13an egingo da, eta 17an aldarrikapena.

Guztira hiru era daude hautagai izateko: bata, Idoia Mendiak erabiliko duena, militantziaren babesen % 10 biltzea (Euskadiren kasuan 550 dira, 5.500 baita afiliatuen zenbatekoa); bigarrena, Batzorde Betearazleak proposatzea, eta, hirugarrena, Biltzar Nazionalaren  bermea izatea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Idoia Mendia PSE-EE berriak Eguneko albisteak