Politika -
A-20-tik hilabetera
Rajoy: 'Ez diot ezeri uko egingo, hautagaitza mantenduko dut'
Jarduneko presidenteak erabaki du oraindik ez duela hautagaitza aurkeztuko, "oraindik ez ditut botoak", baina, baieztatu egin du ez diola "ezeri uko egingo", baina oraindik ez du babes nahikoa.
I.G. | ERREDAKZIOA
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak azpimarratu egin du ez duela hautagaitzari uko egingo, baina ez duela orain aurkezteko asmorik, gobernua osatzeko epea ez abiarazteko, Konstituzioak ezartzen duen moduan.
Felipe VI. erregearekin ordubete eta 45 minutuz bilduta egon eta gero, Rajoyk agerraldia egin du Moncloan argitzeko oraindik ez duela boto nahikoa inbestidura saioan aurrera egiteko.
"Ez dauka inolako zentzurik inbestidura saioa prestatzen jarraitzea" beste batzuk Gobernua banatzen ari direnean, Pablo Iglesias Podemoseko buru eta presidentegaiak egindako proposamenaren harira.