Politika -

Jon Anzaren gorpua topatu dute

Jon Anza auzia: Frantziako Poliziak laguntza eskatu die herritarrei

Bestalde, Purpan Ospitaleak jakitera eman duenez, hiru aldiz (apirilaren 30ean eta maiatzaren 4an eta 7an) ohartarazi zuen identifikatu gabeko gorpu bat zuela, baina ez omen zuten erantzunik jaso.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Anza 2009ko apirilaren 18a (Baionan Tolosarako trena hartu eta desagertu zen eguna) eta apirilaren 29a (konorte gabe kalean aurkitu zuten eguna) bitartean non egon zen eta zer gertatu zitzaion argitu nahi du Frantziako Poliziak judizialak eta horretarako herritarren laguntza ere eskatu du. Telefono zenbaki bat jarri dute informazioren bat eman dezaketen guztien eskuragarri.

Deialdi hori batez ere Anza hartu ahal izan zuten ostatuetako langileei edo jatetxeren batean zerbitzua eman zioten beharginei zuzenduta dago, baita kalean berarekin topo egin ahal izan zuten herritarrei ere.

Frantziako Polizia judizialak gogora ekarri du Anzak 48 urte zituela eta frantsesez hitz egiten bazekiela. Fisikoki nolakoa den esan ostean, azkenekoz ikusi zuten egunean soinean zeramatzan arropak zein ziren azaltzen du: larruzko jaka beltza, praka urdin iluna eta marradun kamiseta. Horrez gain, diru-kantitate handia zeramala ere badio.

Hiru aldiz ohartarazi zuen Purpan Ospitaleak identifikatu gabeko gorpua zuela

Bestalde, Tolosako Purpan eritetxeak atzo jakitera eman zuenez, Jon Anza hil aurretik hiru aldiz ere jakinarazi omen zieten Frantziako Poliziari eta Tolosako Fiskaltzari identifikatu ezin zuten gaixo bat zutela ospitalean.

Abisu horiek 2009ko apirilaren 30ean, maiatzaren 4an eta maiatzaren 7an eman omen zituzten. La Depeche egunkariaren arabera, Poliziak dio ez zituela ohartarazpen horiek jaso.

Baionako Fiskaltzak 2009ko maiatzaren 18an izan zuen Jon Anzaren desagertzearen berri eta ikerketa bat jarri zuen abian. Bi egun geroago, maiatzaren 20an, oharra bidali zuen Baiona eta Tolosa arteko ospitale guztietara Jon Anzaren inguruko informazioa emanez eta identifikatu gabeko pazienterik ote zuten argitzeko eskatuz. Purpaneko eritetxeak ezetz erantzun zuen, alegia, ez zuela Jon Anzaren deskribapenarekin bat zetorren inor.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea