Politika -
Auzitegi Nazionala
Atzeratu dute Carrero Blancori iseka egin zion txiolariaren epaiketa
Irene Villari eta Miguel Angel Blancori buruzko txiste “irangarriak ”ere egiteagatik epaituko dute emakume valentziarra.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionalak ostiralera atzeratu du terrorismoa goratzea eta biktimak umiliatzea egotzita gaur hasi behar zuen epaiketa. Ustez, gazteak txiste "iraingarriak" egin ditu Twitter sare sozialaren bidez Irene Villaren, Miguel Angel Blancoren eta Luis Carrero Blancoren kontura.
24 urteko emakumeari bi urteko kartzela-zigorra eta zortzi urteko gaitasungabetzea ezartzea eskatzen du Fiskaltzak, PPko zinegotziaren memoria laidotzeagatik, Irene Villa iraintzeagatik eta ETAko kideen jarduerak goratzeagatik.
Gazteak 'Madame guillotine' ezizena erabiltzen du sare sozialetan, eta hau idatzi zuen Carrero Blancoren inguruan: "Voló voló Carrero voló y hasta las nubes llegó. Ay Carrero el primer astronauta español".